XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ericifruticeta Munduko formazioa Rûbel-en sailkapenean: klima ozeaniko fresko eta hezeetako txilar-sastrakadiak.

Ericilignosa Hosto erikoideak dituzten landareen zurezko formazioa.

Erkameztia Erkametzen (Quercus faginea) basoa.

Erkameztia. Amezti hauetaz hitz egiterakoan erkametzaz (Quercus faginea) ari bagara ere, ez da beti erraza baso horretako zuhaitzak ondo sailkatzea, espezie hau erraz hibridatzen bait da beste haritz eta ametzekin.

Amezti mediterraneoak osatzen ditu erkametzak, klima aldetik klima ozeaniko eta mediterraneo / kontinentalaren mugan.

Lau urtaroetan ondo edo berdin banatutako euriak dauden tokietan bizi da, gutxienez 500-1.000 mm behar izanez.

Penintsula eta Ipar-Afrikan bakarrik topatzen den ametza da, eta Euskal Herrian Nafarroako eta Arabako erdian aurkitzen da (ik. ird.).

Edozein lurzorutan bizi daiteke, eta heze samarretan ondo etortzen da, baina ez du hezeegia ere behar, haritz kandudunak bazter ez dezan.

Hezetasun atmosferiko handiegia ez zaio komeni, bestela pagadia nagusitzen zaio.

Hariztiekin, pagadiekin eta pinu gorriarekin mugakidetzan bizi da, bada, eta lehen bietan gizakiak atzerakadaren bat sorterazten badu, haien nagusigoan sartuko da bizikiro.

Kontuz ibili behar du, ordea, berak ere, pinu gorria berean sar ez dakion, erkameztiaren atzerakada sortzean, pinua erkametza baino ahalmen handiagoko bait da kolonizazio-lanetan.

Egitura aldetik ameztiak lau geruza ondo garatuak ditu: a) Zuhaitz-geruza, nahikoa itxia izaten da lurzoru sakonean.

Lurzorua meharra eta harritsua denean (legardietan eta) beste zuhaitzak agertzen dira: eihar italiarra (Acer opalus), astigar arrunta, basagurbea, artea eta pinu gorria.

EUROPAN / OZEANO ATLANTIKOA / EUSKAL HERRIAN / KANTAURI ITXASOA / Ird. Erkametzaren banaketa Europan eta Euskal Herrian / (Arbaiun gida liburua-tik hartua.